lunes, 15 de septiembre de 2014

Blog-aren itzulera!!! (2014-ko Irailak 15)

C. D. HERNANIKO ESKU PILOTA ATALEKO BLOGA:

Azken bi urtetan hainbat arazo teknikorengatik bloga geldirik eduki eta gero, denboraldi berri honetan ostera martxan jarriko dugula aurreratu nahi diegu gure jarraitzaile guztiei, gure pilotariei buruzko albiste guztiak xuxen-xuxen jaso ahal izan dezaten.

JOSETXO ETXANDI TXAPELKETA:

Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi pilotari hernaniarrek irabazi dute Lezon jokatzen den txapelketa entzutetsu hau. Euskal federakuntzaren zirkuituko txapelketa da. Bikote hernaniarrak Cabrerizo eta Lasa  gainditu zituzten final laurdenetan, Azpiri eta Galarza final erdietan eta azkenik, Urbieta II eta Telletxea finalean.

Lau pilotariak ondo jokatuz hasi ziren eta oso partidu orekatua izan zen 11garren tantua arte. Gorrotxategi Telletxea baino seguruago ari zen. Urbieta, ordea, Ojuel baino gehiago asmatzen ari zen errematean. Hortik aurrera, bikote hernaniarrak joku erritmo biziagoa ezarri zion partiduari eta Telletxeak nekea nabaritzen hasi zen. Gorotxategi atzean nagusitu zen orduan eta Ojuelek aurrean tantuak bukatuz, 18 eta 11 jarri ziren aurretik. Aurkarien pilota aldaketak eta hernaniarren huts batzuek bitarteko, markagailua 20 eta 18 estutzea lortu zuten Urbieta eta Telletxeak. Ojuel eta Gorrotxategik ez zuten etsi eta bukaera aldeko tentsio desatsegineko tanturen bat gora behera, 22 eta 18ko emaitzaz irabazi zuten.

Honako hau, pilotari hernaniarrek denboraldi hasi berri honetan irabazi duten 7garren txapela izan da.

DONOSTIAKO EUSKAL JAIETAKO TXAPELKETA:

Mikel Lasa eta Jagoba Garmendia pilotari hernaniarrak Donostiako Alde Zaharrean jokatu den txapelketa honetako alebinetako finalean aritu ziren, baina ez zuten irabazterik izan. Pilotari hernaniarrek Ugalde ata Galdos, Oinatiko bikoteari irabazi zioten final laurdenetan eta Urruzola eta Irazu, Gazteleku taldeko bikoteari final erdietan. Finala, Añorgako Albeniz eta Etxezarretaren aurka galdu zuten. Bikote aurkaria fisikoki indartsuagoa izaki, finalak ez zuen kolorerik izan. Hernaniarrak bere ohiko mailan ibili baziren ere, ez zen nahikoa izan konpromisu zail hau aurrera ateratzeko.

Denboraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatu duten 13garren finala izan da hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario