GRAVN TXAPELKETA: Hernaniko 3 pilotarik jokatuko dituzte denboraldi honetako txapelketarik garrantzitsueneko trinketeko kantxan. Finalak ostiralean 19:00-tan jokatuko dira Bilbao-ko Bizkaia trinketean, hauek dira jokatuko diren finalak:
Palaz neska jubeniletan, Miren Goikoetxea - Ariane Arrieta arituko dira Gipuzkoa ordezkatzen bikote Arabarraren aurka. Bikote hernaniarrak gainditu egin zuen arabarra sailkapen fasean, eta urduritasunak galerazten ez badie txapelak Hernanira etorri behar lirateke.
Palaz 22 azpiko nesketan, Irati Ugalde arituko da Ramuntxo klubeko Zuazu pilotaria lagun duelarik. Hauek ere Gipuzkoa ordezkatuko dute Arabarren aurka, eta era berean sailkapen fasean garaipena lortu zuten arabarren aurka. Beren ohiko maila ematen badute txapelak irabazteko aukerak dituzte.
UDABERRIKO TXAPELKETA : Ostiral honetan txapelketa honetako 10 partidu jokatuko dira (3 Hernanin jokatuko dira), hauek dira partiduak:
Larunbatean beste 4 partidu egongo dira, hauexek izango dira protagonistak:
PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA : Larunbat honetan 15:00-etatik aurrera hasiko da txapelketa hau polikiroldegiko frontoian. Pilota eskolako 56 haurrek hartuko dute parte 7 asteko epean, jardunaldi bakoitzean 13 partidu izango direlarik. Giro ona ziurtatua dago.
Benjaminetan, 6 bikotek 1. mailan jokatuko dute eta 10 bikotek 2. mailan. Alebinetan, 6 bikotek jokatuko dute 1. mailan eta beste 6 arituko dira 2. mailan. Finalak ekainaren 16an jokatuko dira.
Noiz asiko da Interpueblos? Ze pelotarik hartuko dute parte?Eskerrik asko!
ResponderEliminarEz du inork erantzuten???????
ResponderEliminarAupa, zure zalantzaren erantzuna hementxe duzu:
Eliminarhttp://www.manista.com/el-jueves-3-de-mayo-se-presenta-el-torneo-interpueblos-de-gipuzkoa/
Gaur arratsaldeko 19:00-etan aurkeztuko da Donostiko Eureka zientzi museoan herri arteko txapelketa, eta kanporaketak bertan zozketatuko dira. Pilotariak nortzuk izango diren herri bakoitzaren eskuetan egongo da, oraingoz ez da jakina. Hala ere, hemendik gutxira informazio hori hemen argitaratu ahal izatea espero det.
Mila esker!
Eliminar