domingo, 8 de enero de 2012

Urtarrilak 5-8 partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA:

Palaz neska nagusiak : Manzisidor - Semper 30 San Miguel NP
Eskuz binaka 22 azpikoak : Lujanbio - Lizeaga 11 Amurrio 22
Eskuz binaka nagusiak : Ojuel - Aizpitarte 17 Adiskide (Galdakao) 22

Azken orduko Gorrotxategiren bajak lehen jardunaldi honetako planak aldatu zituen, Aizpitartek mailaz igo behar izan zuen eta Lujanbiok bere ordez jokatu.
22 azpikoetan oso hasi zen bikote hernaniarra, hala ere, markagailua 8-11 zijoala eskua gaizki jarri zitzaion Lizeagari, partida bertan amaitu zelarik. Lujanbiok bere estreinaldian jokatuko partida ona ez zen nahikoa izan Dorronsoro - Legarreta bezelako bikote indartsua garaitzeko.

Nagusietan ere porrot bat eduki genuen, baina 4 pilotariek maila haundia eman zuten partidua ikusi ahal izan genuen. Aipatzekoa bereziki Ojuel eta Elezkanok aurreko kuadroetan mantendu zuten lehia, gaur egungo nagusien artean puntarengo 2 aurrelari hauek polikiroldegiko frontoira gerturatu ziren zaleei ikuskizun aparta eskeini zieten. Azkenean bizkaitarrek garaipena lortu zuten.

Jardunaldiko hoberena finalerdiak jokatzeko nagusietako nesken sailkapena izan da. Bikote nafarra frontoira agertu ez zelako irabazi zuten eta hortaz datorren astean dagoeneko sailkatuak zeuden 2 bikote jubenilekin batuko dira.

GIPUZKOAKO TRINKETEKO TXAPELKETA :

Eskuz kadeteak :
Ekaitz Cisneros 30 Mundarro NP
Suharri Rodriguez 30 Mundarro 14
Hodei Noble 30 Mundarro 15

Eskuz jubenilak :
Egoitz Altuna 35 Urnieta 10
Jon Leonet 35 Oiarpe 18
Oier Garcia 35 Urnieta 22
Josu Altuna 35 Oiarpe 16

Eskuz nagusiak 1. maila :
Eñaut Esnaola 34 Usurbil 40

Eskuz nagusiak 2. maila :
Ander Lopez 32 Mundarro 40
Ioritz San Sebastian 40 Mundarro 26
Unai Alvarez 40 Mundarro 16
Mikel Zurutuza 20 Mundarro 40

Probintzi mailako buruz buruko txapelketa hau jokatzen hasi ziren 14 pilotaritatik 8 sailkatu dira atal finalerako, Cisneros eta Noble kadeteetan, E.Altuna, Leonet, Garcia eta Murgiondo jubeniletan eta Sen Sebastian eta Alvarez nagusietan. Datorren astean denek final laurdenak jokatuko dituzte.

Tamalgarria 1. mailako nagusitan gertatutakoa, Esnaolak ezin izan zuen semifinaletarako sailkatu eta jaitsiera postua jokatu beharko du datorren astean Loiolatarraren aurka. Ondo jokatzen ari da, eta bere ohiko maila eman ezkero ez luke arazorik eduki behar 1. mailan mantentzeko.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA : Datorren asteartean jokatuko dira txapelketa honetako finalak 19:00tatik aurrera polikiroldegiko frontoian, hauek dira jokatuko diren partiduak:

Infantilak : Iker Loiarte - Xabat Pagola
Juvenilak : Iñigo Urkizu - Jon Etxegoien
Nagusiak : Iñaki Esnal - Ioritz San Sebastian

Lehen partiduan ez dago faborito garbirik, sailkapen atalean Pagolak irabazi zuen oso gutxigatik, maila honetan ditugun 2 pilotari hoberenek ziur emango digute ikuskizun aparta.

2. partiduan, Urkizu aurrelaria denez faboritoago izango da hasiera batean, baina Etxegoienekin kontuz ibili beharko du, oso ondo jokatzen ari baita eta aurreko jardunaldian jada ezustea eman zuen Leonet kanporatuz.

Azken partiduan, Esnal izango da faborito garbia, batez ere semifinaletan Ojuelen aurka emandako erakustaldiaren ondoren. San Sebastian ondo defendatzen da distantzia honetan baina asko jokatu beharko du final hau irabazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario