miércoles, 13 de junio de 2012

Ekainak 15-17 asteburuko partiduak

HERRI ARTEKO TXAPELKETA: Hernaniko pilotariek 20:30 jokatuko dute ostiral honetan Elgoibarren final laurdenetako etorriko kanporaketa, 3-0 markagailua eta 39 tantuko abantaila defendatu beharko dutelarik.

Kadeteetan oraindik ez da berreskuratu Suharri Rodriguez eta berriz jokatuko dute Iker Loiarte eta Hodei Noblek, ezer arraroa ez bada gertatzen kanporaketa bertan amaitu beharko lukete.
Jubeniletan baliteke Josu Oiaga entrenatzaileak aldaketaren bat egin eta Jon Etxegoien ateratzea, hala ez bada Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondo arituko dira. Elgoibarko atzelariak eskuetatik nola amaitu zuen kontutan izanik, garaipena gure esku egon liteke berriro.
Nagusietan bi aldaketa egongo dira, berriro jokatuko du Ioritz Arrietak bere ohiko errotazioa eginez Ojuel-ekin eta atzelari gisa Eneko Aizpitartek debutatuko du txapelketan, Gorrotxategi eta Lizeaga eskuetatik juxtu xamar dabiltza eta. Elgoibarkoek euren bikote titularra aurkezten badute partidu berdindu bat ikusi dezakegu, ordezkoek jokatzen badute litekeena da partida guztietan garaipena lortzea.

E.H.ko TXAPELKETA TRINKETEAN: Hernaniko 6 pilotari klasifikatu dira asteburu honetan txapelketa ofizial honetako finalerdiak jokatzeko.

Palaz neska nagusietan, Hernaniko bi bikoteek elkarren aurka jokatuko dute, larunbatean 9:00etan Donostiko Gaska trinketean Garbiñe Tijero - Goiatz Mazisidor eta Eneritz Perez - Irati Ugalde lehiatuko dira, lehen bikotea faborito izango delarik beren esperientzia dela eta.
Palaz neska jubeniletan, Hernani 2 taldeak Santa Lucia-ren aurka jokatuko du. Partidua Igandeko 12:00tan jokatuko da Irungo Arteleku trinketean. Garbiñe Tijero entrenatzaileak oraindik ez du erabaki zein pilotarik hartuko duen parte, baino jokatzen duenak jokatzen duela ere Hernani faborito izango da Gasteizko bikotearen aurrean. Sailkapen fasean 2 partidu jokatu dituzte eta biak ere era erosoan irabazi dituzte.

HERNANIKO TXAPELKETA: 7 asteburuko partehartze sutsuen ondoren, igande honetan 11:00etan jokatuko dira pelota eskolako finalak. Txapelketa honetan 56 haurrek hartu dute parte eskuz eta 22 neskek palaz. Hauek dira jokatuko diren finalak:

Pala gomaz benjaminak : Etxeberria - ETxeberria / Tolosa - Urdangarin
Pala gomaz alebinak : Tolosa - Tejedor / Azkue - Encinas
Pala gomaz infantilak : Ugalde - Mujika / Cabrera - Irigoien
Eskuz benjaminak 2. : Burugain - Urbistondo / Garmendia - Ruiz
Eskuz benjaminak 1. : Uitzi - Tejedor / Garmendia - Oiartzabal
Eskuz alebinak 2. : Blanco - Ezeiza II / Urretabizkaia - Aristimuño
Eskuz alebinak 1. : Gorostidi - Arizmendi / Elorza - Apaolaza

Jarraian txapela eta sariak emango dira.

GAINERAKO PARTIDUAK: Hauek dira gainerako partiduak asteburu honetan:

Eskuz infantilak : Agirre - Urruzola / Urnieta , larunbata 15,00 (1) Hernani
Eskuz kadeteak : Intxurre / Ekaitz Cisneros , ostirala 19,30 (1) Ikaztegieta
Eskuz jubenilak : Josu Altuna / Usurbil , larunbata 15,00 (2) Hernani

domingo, 10 de junio de 2012

Ekainak 8-10 asteburuko partiduen emaitzak

HERRI ARTEKO TXAPELKETA: Hernaniko pilotariek 3-0 irabazi zuten Elgoibarkoen aurka eta pausu haundi bat eman zuten txapelketa honetako final laurdenetako kanporaketa igarotzeko. Aurkarien aldetik zailtasun haundiagoak emango zituztela espero zen, batez ere azken bi partiduetan, baina pilotari hernaniarren joko ona eta Elgoibarko pilotari titular batzuen bajak zirela eta, Hernanik oin terdi finalerdietan sartu du.

Kadeteetan Iker Loiarte - Hodei Noble bikoteak 22-1 garaitu zuten Idigoras - Loidi bikotea. Loiarte infantilaren debuta izan zen txapelketa honetan, erraztasun haundiz jokatuz eta sakearen bitartez min haundia egiten zuelarik. Nobleren eskutik laguntza ona jaso zuen, honek oraingo honetan atzelari moduan jokatu zuelarik. Bikote hernaniarrak erraztasun haundiz irabazi zuen maila baxuagoko bikote baten aurka.
Jubeniletan Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo pilotariek 22-14 garaitu zuten Conde - Txurruka II bikotea. Partidua berdindua joan zen erdialderarte gutxigorabehera. Murgiondok egunetik egunera hobeto jokatuz doala ordea, piloteoan argi eta garbi nagusitu zen eta Urkizuk tantoei bukaera ipini zien. Bikote aurkari oso seguru baten aurka aritu ziren, tantu guztiak borrokatzen zituena, baina partidua aldatu egin zen Txurruka II pilotariari eskubiko eskua izorratu zitzaionean. Elgoibarko entrenatzaileak lekuz aldatu zituen bere pilotariak, baina alperrikako saiakera izan zen, hernaniarrek ondo jokatzen jarraitu baitzuten eta erraztasunez irabazi zuten partidua azkenean.
Nagusietan Ojuel - Markel Lizeagak 22-11 garaitu zituzten Agirrezabala - Txurruka, Elgoibarko bikote titularrak ezin izan zuen jokatu arrazoi ezberdinengatik eta ordezkoek gutxi egin ahal izan zuten hernaniarrek jokatutako partidu onaren aurrean. Lizeaga denboraldiko momentu onenean aurkitzen delarik, piloteoan nagusitu zen bere 2 esku onekin ia pilotarik galdu ere egin gabe. Ikuskizuna Ojuelek eman zuen, sakearekin min haundia eginez eta agertu zen ikuslego ugariari era guztietako jokaldi eta erremateak eskaini zizkion.

GAINERAKO EMAITZAK: Hauek izan dira asteburu honetako partiduen emaitzak:

Eskuz alebinak:
Zestoa 16 Gorrotxategi - Elorza 9
Rekondo - Arizmendi 10 Intza 16
Alde Zaharra 16 Iturrioz - Insausti 14

Eskuz infantilak:
Gazteleku 6 Agirre - Urruzola 18

Eskuz kadeteak:
Intxurre 19 Ekaitz Cisneros 22

Eskuz jubenilak:
Josu Altuna 22 Alde Zaharra 5
Jon Leonet 22 Usurbil 12

Eskuz nagusiak trinketean:
Eñaut Esnaola 32 Tornosolo 40

Erdipurdiko jardunaldia pilotari hernaniarrena 4 garaipen eta 4 porrotekin. Hoberena Agirre - Urruzola infantilen, Cisneros kadetearen eta Altuna eta Leonet jubenilen garaipenak izan dira, guztiak ere zonaldeko finalerdiak jokatzeko sailkatu baitira.
Okerrena trinketean Esnaola nagusiak jasandako porrota, nahiz eta partidu on bat jokatu, Gandiaga bizkaitarraren aurka galdu egin zuen eta ezin izan zuen E.H.ko finalerdiak jokatzeko sailkatu. Pena da hernaniarrak elitean jokatzeko erabateko pausua ez ematea, baldintzak etzaizkio falta baina ez du guztiz ematen. Ia datorren urtean saltoa eman eta emaitzak lagun dituen.

jueves, 7 de junio de 2012

Ekainak 8-10 asteburuko partiduak

HERRI ARTEKO TXAPELKETA: Larunbatean 18:00tan polikiroldegiko frontoiean jokatuko da denboraldiko txapelketa ospetsuenaren final laurdenetako joaneko kanporaketa. Hernani eta Elgoibarko pilotariak izango dira protagonista, kadeteetan Hernanik duen nagusitasunagatik faboritoago izango delarik.

Kadeteetan Iker Loiarte - Hodei Noble bikoteak jokatuko du, azken hau dauzkan minetatik berreskuratuko balitz, bestela Suharri Rodriguez-ek jokatuko luke bere ordez. Aurkariak Loidi - Idigoras izango dira eta hasiera batean, hernaniarrek euren maila eman ezkero, partidua irabazi egin beharko lukete.
Jubeniletan Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo arituko dira, eta aurkariak Conde - Txurruka izango dituzte, hasiera batean partidu berdindua espero da, baina bikote hernaniarrak eman dezakeen guztiarekin jokatzen badu poztasun haundi bat eman diezaguke.
Nagusietan Paul Ojuel - Markel Lizeaga arituko dira Arribilaga - Txurruka bikotearen aurka, hemen ere partida berdindua espero da, baina bikoteak beren ohiko maila ematen badute, kanporaketa Hernanin bertan erabaki daiteke.

Azkenik, hernaniar zale guztioi deia zabaltzen dizuegu etxeko pilotariei animatzera etor zaitezten. Gainera aukera ezin hobea dago, atsegindegin bazkaria eta garagardoa edukirik azokan eta ondoan frontoia bazkalondoren joateko.

E.Hko TXAPELKETA TRINKETEAN: Asteburu honetan jokatuko da txapelketa honetako azken jardunaldia, hainbat bikote hernaniarrek dauka finalerdietara sailkatzeko aukera:

Palaz neska jubenilak : Kurene - Hernani 1, larunbata 10,00 (1) Abadiano, bikote hernaniarrak irabazi ezkero finala jokatzeko sailkatuko da
Palaz neska jubenilak : Hernani 2 - Santa Luzia, larunbata 16,00 (1) Gaska
Palaz neska nagusiak : Tornosolo - Hernani 1, larunbata  10,00 (2) Abadiño, bikote hernaniarrak irabazi ezkero finalerdiak jokatzeko sailkatuko da
Palaz neska nagusiak : Errekaleor - Hernani 2, larunbata 12,30 (2) Gasteiz, bikote hernaniarrak irabazi ezkero finalerdiak jokatzeko sailkatuko da
Eskuz banaka nagusiak : Eñaut Esnaola - Tornosolo, larunbata 16,00 (2) Gaska, Esnaolak irabazi ezkero finalerdiak jokatzeko sailkatuko da

lunes, 4 de junio de 2012

Ekainak 1-3 asteburuko partiduen emaitzak

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Hernanik berriz irabazi zituen Arrasateren aurkako 3 partiduak final zortzirenetako kanporaketan. Lehen 2 partiduak berdinduak izan ziren eta azkena erraz irabazi zen.

Kadeteetan Hodei Noble - Suharri Rodriguez bikoteak 22-20 garaitu zuen Garate - Egia bikotea. Partidu oso berdindua izan zen, Arrasatearrak piloteoa dominatzen zuten eta Rodriguez atzelariaren defentsa ona kontutan izanik ere, beti aurretik joan ziren markagailuan. Baina partiduko azken unean, Noble partiduko protagonista bihurtu zen, bikotearen erantzunkizuna hartu zuen eta pilota biziago bat aterata buelta eman zion partiduari sakearen bitartez min eginez eta pilotari abiadura haundia emanez.
Jubeniletan, eta jadanik kanporaketa erabakia zegoelarik, Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo bikoteak 22-18 garaitu zuen Prieto - Arregi bikotea. Arrasatearrak, joaneko partiduan ez bezela, oso ondo aritu ziren eta komeritan jarri zituzten Hernaniarrak, hauek erlajatuegi jokatu zutelarik. Partidua berdindua izan zen eta bukaera aldera Murgiondo atzelariak piloteoan lortutako domeinua eta Urkizu aurrelariaren erremate onek eman zioten garaipena Hernaniri.
Nagusietan Ioritz Arrieta - Markel Lizeaga aritu ziren, joaneko partiduan jokatu ez zutenak, eta 22-8 garaitu zuten Zuazua - Bolinaga bikotea. Hernaniarrak askoz gehiago izan ziren hasieratik, Lizeaga atzelariak oso ondo eusten zion tantua Bolinagari, 22 azpiko atzelaririk hoberenetako bat dela kontutan izanik. Arrieta aurrelariak markatu zuen ezberdintasuna partiduan, bere 2 eskuek duten boterea erabiliz partidua dominatu zuen, eta pilotari ematen zion abiaduraren bitartez ez bazen, era guztietako erremate eta jokaldien bitartez amaitzen zituen tantuak.

Hurrengo kanporaketa Elgoibar-en aurka jokatuko da, arerio zaila jubenil eta nagusi mailetan pilotari onak dituena. Final laurdenetako kanporaketan joaneko partidua Hernanin jokatuko da aste honetan, oraindik eguna ez dago zehaztua.

IRURTZUNgo TXAPELKETA : Astigarragako Harri Loidi pilotaria eta Eneko Aizpitarte Hernaniarrak 22-12 garaitu zuen Barandiaran - Sanchez bikotea txapelketa honetako 22 azpiko finalean. Loidi - Aizpitarte gehiago izan ziren hasieratik eta aurkarien egun txarraz aprobetxatu ziren, pilota asko galdu zutelarik. Atzelari Hernaniarrak pilota asko arrimatu zuen piloteoan ia akatsik egin gabe eta Loidi aurrelariaren botereak gainerakoa egin zuen. Hauxe Hernaniko pilotariek denboraldi honetan irabazten duten 20. txapelketa da.



GAINERAKO EMAITZAK :

Eskuz infantilak :
Hondarribia 10 Agirre - Urruzola 18
Hondarribia 18 Elizalde - Iglesias 10
Pagola - Loiarte 11 Azkoitia 18

Eskuz nagusiak :
Jon Etxegoien 9 Eskoriatza 22
Antiguako 22 Julen Etxenike 8
Txumulutxueta 34 Eñaut Esnaola 40

Ahazteko jardunaldia pilotari hernaniarrentzako 2 garaipen eta 4 porrotekin. Esnaola nagusiaren garaipen garrantzitsua trinketean E.H.-ko txapelketan, hurrengo astean irabazten badu, finalerdiak jokatuko ditu. Bestalde, tamalgarria Pagola - Loiarte infantilen porrota Udaberri txapelketako final zortzirenetan, ez zuten zorte haundirik eduki eta txapela irabazteko faborito den bikote baten aurka galtzea tokatu zitzaien.

miércoles, 30 de mayo de 2012

Ekainak 1-3 asteburuko partiduak

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Larunbatean 18:00etan polikiroldegiko frontoian jokatuko dira final zortzirenetako kanporaketa partiduak Hernani eta Arrasateren artean. Hernanik joaneko partiduan 3-0 eko abantaila lortuz faborito garbiak dira final laurdenetara pasatzeko.

Josu Oiaga entrenatzailearen esanetan kadete berdinek parte hartuko dute, Hodei Noble eta Suharri Rodriguez, jubeniletan ere berdinak izango dira, Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondo, nahiz eta lehen partiduan irabazi Egoitz Altunak ere jokatzeko aukera izan dezakeen. Aldaketak ziur egongo diren maila nagusiena izango da, Ioritz Arrietak koadro alaietan jokatuko duelarik eta oraindik erabaki gabe dago nor arituko den atzelari gisa, Markel Lizeaga, Ioritz San Sebastian edo Izadi Grajal, Oiaga entrenatzaileak larunbatean bertan erakutsiko digu.

IRURTZUNgo TXAPELKETA : Larunbatean 12:00tan herri nafar polit honetan jokatuko du Eneko Aizpitarte pilotariak, Astigarragako Harri Loidi lagun duelarik. Txapelketa honetako finala jokatuko dute, euren aurkariak Astigarragatarrak dira baita ere, Barandiaran - Sanchez. Kasualitatez eman da Buruntzaldeako 4 pilotarik jokatuko dutela txapelketa nafar bateko finala, gertaera hau errepika dadin zaila izango da denbora askoan ziurrenik. Honaino iristeko Loidi - Aizpitarte bikoteak 22-13 garaitu zituzten Giokolea - Legarreta arabarrak eta 22-8 Arraiza - Larraia nafarrak.

Gainerako partiduak:


lunes, 28 de mayo de 2012

HERRI ARTEKO TXAPELKETA: Hernaniko pilotariek hasiera ona eman diote denboraldiko txapelketa ospetsuenari. Joaneko partiduan, kanporaketako 3 partiduak irabazi zituzten Arrasateren aurka, aurten ere postu hoberenak lortzeko taldea badagoela erakutsiz.

Kadeteetan, Hodei Noble - Suharri Rodriguez bikoteak 22-12 garaitu zuen Moron - Egia bikotea. Arrasateko atzelari titularrak ezin izan zuen jokatu gaixotasuna zela eta, bikote hernaniarrari gauzak erraztu zizkiolarik. Datu hau emanik ere, aipagarria da gure kadeteek jokatutako partidu hona txapelketa honetako euren debutean. Noble aurrelariak sakearekin min egin zuen eta Rodriguez atzelaria oso segurua izan zen piloteoan.
Jubeniletan Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo bikoteak 22-5 garaitu zuen Prieto - Arregi bikotea. Hernaniarrek ez zioten aukerarik eman arrasateko taldeari, Murgiondo atzelariak partiduaren dominatu zuen bere kaxara eta Urkizu aurrelaria hortaz baliatu zen partiduko tanturik hoberenak egiteko.
Nagusietan Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi bikoteak 22-10 garaitu zuen Zuazua - Bolinaga bikotea. Hernaniarrek, bere ahalmen osoz jokatu gabe ere erraz garaitu zuten bikote Arrasatearra, euren atzelariak bezperan beste partidu bat zuela eta ez baitzuen bere ohiko maila eman. Nahiz eta Gorrotxategi atzelariak bere eskuak ez oso ondo eduki, piloteoan gaina hartu zuen eta gainera errebote bat ere jo zuelarik. Ojuel aurrelaria egoera honetaz baliatu zen, era guztietako jokaldi eta errematez osatutako tantuak lortuz.

Etorrerako partidua Hernanin jokatuko da larunbatean 18:00etan. Pilota sailetik hernaniar guztiei deia zabaltzen dizuegu frontoira etorri eta aurten ere poz haundi bat eman diezaguketen pilotari batzuei animoak ematera.

Hemen aurreko urteetako herri arteko txapelketetako argazki batzuk:



TRINKETEKO E.H.-KO TXAPELKETA: Hauek izan dira asteburu honetako emaitzak:

Palaz neska jubenilak : Goikoetxea - Arrieta 30 Irazustabarrena - Semper 26
Palaz neska nagusiak : Perez - Ugalde 30 Errekaleor 15
Palaz neska nagusiak : Tijero - Manzisidor 30 Errekaleor 22
Eskuz banaka nagusiak : Eñaut Esnaola 40 Adurtza 6

Hasiera ona eduki dute pilotari hernaniarrek txapelketa honetan 4 garaipen eta porrot bakarrarekin. Neskek euren maila ematen badute elkarren aurka finalak jokatu ditzakete. Bestalde, Esnaolak bere buruarengan sinisten badu eta jokatu dezakeenaz konturatzen bada, finalerdietan sartzeko borrokatzen aritu beharko luke.

miércoles, 23 de mayo de 2012

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Hernaniko taldeak, egungo txapelketa honetako txapeldunak, asteburu honetan hasiko du bere partehartzea aurtengo lehiaketan. Bere lehen kanporaketa final zortzirenetan izango da Arrasateren aurka eta lehen 3 partiduak ostiralean 19:00etan jokatuko dira Arrasateko Uarkape frontoian.

Hernaniko pilotariek ilusio haundiz hasiko dute euren partehartzea aurten, iazko antzeko taldea dugu eta orduan bezela pausoz pauso joan behar dugu. Hurrengo kanporaketan eta zortea lagun izango dugula pentsatuz, pilotari zerbait hobeak dituen herri batzuk baitaude (Oiartzun adibidez), hala ere iaz berdina gertatu zen eta txapelak lortu genituen.

Aurten Hernanik maila guztietan pilotarien artean aukeratzeko beta edukiko du, harrobia martxan dagoen jarraitzen duenaren seinale. Kadeteetan Noble, Rodriguez, Loiarte, Cisneros ditugu, jubeniletan Urkizu, Murgiondo, Leonet, Etxegoien, eta nagusietan Ojuel, Arrieta, Gorrotxategi, Grajal, eta San Sebastian, Aizpitarte eta Lizeaga ahaztu gabe.

Lehen kanporaketan faborito izango gara Arrasateren aurka, kadeteetan partidu berdindua espero da, baina jubenil eta nagusi mailetan gure pilotariek euren ohiko maila ematen badute, garaipenak ezin digu eskutik alde egin.

TRINKETEKO E.H.-KO TXAPELKETA : Asteburu honetan hasiko da baita ere denboraldiko azken txapelketa trinketean. Hernaniko 4 taldek hartuko dute parte palaz neska jubenil eta nagusietan, eta talde batek eskuz banaka nagusietan. Hauek dira jardunaldiko partiduak:

Palaz neska jubenilak : Hernani 1 - Hernani 2 , sabado 17,30 (1)
Palaz neska nagusiak : Hernani 1 - Errekaleor 2 , sabado 17,30 (2)
Palaz neska nagusiak : Hernani 2 - Errekaleor 1 , sabado 17,30 (3)
Eskuz banaka nagusiak : Hernani - Adurtza , domingo 12,30 (1)

lunes, 21 de mayo de 2012

Maiatzak 18-20 asteburuko partiduen emaitzak

GETXOKO TXAPELKETA : Arrieta - Gorrotxategi bikote hernaniarrak ez zuen zortea eduki eta 22-14 galdu zuen Azpiri - Altuna bikotearen aurka txapelketa honetako finalean. Irabazleek partidu oso ona egin zuten eta gainera alde eduki zuten Gorrotxategi atzelariak ez zuela egun oso ona eduki, pilota dexente galduz. Arrieta bere kideak partidu ona jokatu zuen, bertako tantu hoberenak berak egin zituelarik, baina ez zen nahikoa izan parean zutena bezain bikote ona garaitzeko. Aipatzekoa da gure pilotari bakoitzaren 7. finala dela denboraldi honetan, gaur egungo beraien joko mailaren adibide delarik.

UDABERRI TXAPELKETA : Hauek izan dira azken jardunaldiko emaitzak:

Eskuz alebinak :
Gorrotxategi - Ezeiza 7 Azkoitia 16
Rekondo - Gorostidi 6 Añorga 16

Eskuz infantilak :
Arizmendi - Urruzola 6 Intza 18
Elizalde - Noble II 16 Gazteleku 18
Pagola - Loiarte 18 Hondarribia 5

Eskuz kadeteak :
Suharri Rodriguez 13 Zestoa 22

Eskuz jubenilak :
Añorga 22 Josu Altuna 11
Añorga 22 Oier Garcia 11

Eskuz nagusiak :
Eneko Aizpitarte 22 Alde Zaharra 5
Alde Zaharra 8 Unai Ezeiza 22
Usurbil 3 Julen Etxenike 22
Usurbil 22 Ioritz San Sebastian 18

Jardunaldi txarra egin dute pilotari hernaniarrek txapelketa honetan, 8 porrot eta 4 garaipenekin ahazteko jardunaldi bat utziko dugu atzean. Hoberena Pagola - Loiarte infantilen eta Aizpitarte eta Ezeiza (honek Lujanbioren ordez jokatu zuen) nagusien eskutik datorkigu, euren garaipenekin fase finala jokatzeko sailkatu baitira. Okerrena Altuna eta Garcia jubenilek eta San Sebastian nagusiak jasandako porrotak, hirurak ere fase finala jokatzeko aukerarik gabe geratu baitira.

miércoles, 16 de mayo de 2012

Maiatzak 18-20 asteburuko partiduak

UDABERRIKO TXAPELKETA: Partidu garrantzitsuak Lujanbio eta San Sebastian nagusientzako. Lujanbiok irabazi ezkero fase finala jokatzeko sailkatuko da taldeko buru izanik, galdu ezkero ez dugu arduratu beharrik, dagoeneko sailkatua baitago. Bestalde, San Sebastianek irabaztea beste aukerarik ez du, galdu ezkero ez da fase finalean sartuko.


Hauek dira larunbata eta Iganderako partiduak:



Aipagarriak dira zenbait partidu. Pagola - Loiarte infantilen partidua, irabazten badute garaitu gabeak izaten jarraituko dute eta fase finala jokatzeko sailkatuko dira taldeko buru gisa. Altuna eta Garcia jubenilen partiduak, lehenak partidua irabazi ezkero fase finala jokatzeko sailkatuko delarik, eta bigarrenak 10 tantu baino gehiagoko ezberdintasunarekin irabazi beharko du sailkatu nahi badu. Azkenik, Aizpitarte nagusiak ere irabazi ezkero garaitu gabea izanik taldeko buru gisa sailkatuko litzateke fase finalera.

GETXOKO TXAPELKETA: Igande honetan 11:00etan jokatuko du bizkaiako herri honetan Ioritz Arrieta - Aitor Gorrotxategi bikote hernaniarrak Azpiri - Altuna bikotearen aurka txapelketa honetako finala. Partidu honek ez du faborito garbirik eta berdindua aurkeztuko da.

Finalera sailkatzeko Arrieta - Gorrotxategi bikoteak 22-15 garaitu zuen Muguruza - Perez final laurdenetan eta 22-5 an utzi zuen Lopez - Okiñena finalerdietan.

lunes, 14 de mayo de 2012

Maiatzak 11-13 asteburuko partiduen emaitzak

UDABERRI TXAPELKETA: Hauek dira azken jardunaldiko emaitzak:

Eskuz binaka alebinak :
Urnieta 16 Ezeiza - Elorza 14
Intza 16 Apaolaza - Insausti 5

Eskuz binaka infantilak :
Oiarpe 18 Agirre - Urruzola 5
Eple 17 Iglesias - Elizalde 18
Gazteleku 1 Pagola - Loiarte 18

Eskuz banaka jubenilak :
Josu Altuna 22 Alde Zaharra 8
Egoitz Altuna 4 Usurbil 22

Eskuz banaka nagusiak :
Eneko Lujanbio 22 Usurbil 7
Julen Etxenike 17 Gazteleku 22
Izadi Grajal 12 Usurbil 22
Orio 16 Ander Lopez 22

Emaitza txarrak izan ditugu asteburu honetan pilotari hernaniarren eskutik, 5 garaipen eta 6 porrotekin. Hala ere esan beharra dago porrotetako 3, gazteenen kategorian izan direla eta beti errepikatu ohi dugun bezela, adin hauetan garrantzitsuena partidu asko jokatu eta ofizioa ikastea da. Hoberena Pagola - Loiarte infantilek eta Lujanbio nagusiak lortutako garaipenak, garaitu gabeak izaten jarraitzen dute eta partidu baten faltan jadanik fase finala jokatzeko sailkaturik daude. Okerrena Etxenike eta Grajal nagusien porrotak, biak ere fase finalerako sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira.

domingo, 6 de mayo de 2012

Maiatzak 4-6 asteburuko partiduen emaitzak

OIARTZUNGO TXAPELKETA : Garaipen bat eta 2 porrotekin geratu dira neska hernaniarrak pala gomazko txapelketa honen finaletan. Jubeniletan Maider Huizi, Intxurre klubeko Gabirondo-rekin aritu zelarik, 25-24 garaitu zituzten Maider Semper eta Intxurre klubeko Gallurralde. Bi atzelari hernaniarrak izan ziren partiduko pilotari aipagarrienak, maila haundi batean jokatuz. Nagusietan Goiatz Manzisidor eta Beldarrain klub Oriotarreko pilotariak 25-21 galdu zuten Garmendia - Errasti bikotearen aurka. Manzisidor-ek partida ona egin zuen baina ezin izan zuen esperientzi haundiko bikote baten aurka, partiduaren pisua atzean jarri zuten Orioko atzelariaren gaztetasuna eta esperientzia eza aprobetxatuz.

UDABERRIKO TXAPELKETA : Hauek izan dira asteburu honetako emaitzak :

Eskuz alebinak :
Ezeiza - Gorrotxategi 8 Alde Zaharra 16
Gorostidi - Arizmendi 16 Urnieta 14

Eskuz infantilak :
Agirre - Urruzola 12 Alde Zaharra 18
Elizalde - Noble II 11 Urnieta 18
Pagola - Loiarte 18 Oiarpe 3

Eskuz kadeteak :
Intxurre 22 Ekaitz Cisneros 19

Eskuz jubenilak :
Urnieta 12 Josu Altuna 22
Urnieta 22 Oier Garcia 14

Eskuz nagusiak :
Antigua 9 Markel Lizeaga 22
Añorga 22 Julen Etxenike 6
Ander Lopez 19 Eple 22
Añorga 13 Ioritz San Sebastian 22

Hernaniko pilotarien jardunaldi txarra txapelketa ofizial honetan, 5 garaipen eta 7 porrotekin. Hoberena Pagola - Loiarte infantilek, Altuna jubenilak, eta Lizeaga eta San Sebastian nagusiek lortutako garaipenak izan dira. Guztiak ere garaitu gabeak izaten jarraitzen dute txapelketan eta matematikoki ia sailkatuak fase finala jokatzeko. Okerrena Garcia jubenila eta Lopez nagusiaren porrotak, biek ere euren lehen partidua galdu dute txapelketa honetan, baina fase finala jokatzeko aukerak edukitzen jarraitzen dute.

jueves, 3 de mayo de 2012

Maiatzak 4-6 asteburuko partiduak

GRAVN TXAPELKETA: Hernaniko 5 pilotarik jokatuko dituzte asteburu honetan ezker horman denboraldi honetako txapelketarik garrantzitsueneko finalak. Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz hurrengo partiduak jokatuko dituzte:

Eskuz binaka nagusiak: ostiralean 19:30tan Aretako frontoiean Aitor Gorrotxategik, Azpeitiko Larrañaga pilotaria lagun duelarik, Yoldi-Linzoain bikote nafarraren aurka jokatuko du. Iragarpenak berdintsu daude, beti da zaila bikote nafar honi garaitzea eta are gehiago Gravn-eko finalean, baina bikote gipuzkoarrak oso txapelketa ona jokatu du eta eurengan fidatu behar da.

Eskuz binaka 22 azpikoak: igandean 11:30tan Gasteiz-ko Ogeta pilotalekuan Ioritz Arrieta, Arrasateko Bolinaga pilotaria lagun duelarik, Ansotegi - Pazos bikote nafarraren aurka arituko dira. Partidu honetan ere pronostikoak berdintsu daude, gipuzkoarrek sailkapen fasean partidu hauxe bera irabazi zuten gutxigatik eta finalean berdina gerta daiteke.

Palaz neska jubenilak: igandean 10:00tan Gasteiz-ko Mendizorrotza frontoiean, Amaia Irazustabarrena eta Maider Semper arituko dira Bizkaiako bikotearen aurka. Hernaniarrak faborito izango dira, bizkaitarrak garaitu zituzten jada sailkapen fasean era nahiko erosoan, eta beren ohiko maila eman ezkero ez lukete arazorik eduki behar.

Palaz neska nagusiak: igandean 11:30tan Gasteiz-ko Mendizorrotza pilotalekuan Goiatz Manzisidor, Anoetako Mendizabal pilotariaren laguntza duelarik, bikote arabarren aurka arituko da. Gipuzkoarrak faborito izango dira, eta arabarrak azken urteetan asko hobetu duten arren, etxekoak beren ohizko maila ematen badute irabazi egin beharko lukete.

OIARTZUNGO TXAPELKETA: Hernaniko neskak ez dira geldi egotekoak, larunbat honetan 14:00tan Oiartzungo pilotalekuan jokatuko diren 2 finaletako protagonistak izango dira. Nagusi mailan Goiatz Manzisidor, Orioko Beldarrain pilotaria lagun duelarik, Garmendia - Errasti bikotearen aurka jokatuko dute. Ondoren, jubenil mailan Maider Semper, Otaegi pilotari Alegiarraren laguntzarekin, Miren Goikoetxea eta Maider Huizi bikote hernaniarraren aurka arituko dira.

UDABERRIKO TXAPELKETA: Hauek dira asteburu honetako partiduak:


lunes, 30 de abril de 2012

GRAVN partiduen emaitzak

GRAVN TXAPELKETA: Hernaniko 3 pilotarik jokatu zituzten aurreko asteburuan denboraldiko txapelketarik garrantzitsueneko finaletako 2 partidu.

Miren Goikoetxea eta Ariane Arrietak irabazi zuten txapela jubenil mailan, arabarrei 30-22 garaituz. Bikote hernaniarrak gaina hartu zien arabarrei sailkapen fasean, faborito izan ziren eta honen zergatia erakutsi zuten, Bilbaoko trinkete ederrean beren aurkariak baino gehiago izanik.
Irati Ugaldek ez zuen hainbesteko zortea eduki, Suberri klubeko Aburuza pilotaria lagun zuelarik, 30-25 galdu zuten arabarren aurka. Bikote gipuzkoarrak irabazi egin zuen sailkapen faseko partiduan eta hortaz faborito irten ziren, baina finalean urduritasuna dela eta ez zuten bere ohiko maila eman eta partidu on bat jokatu zuen bikote baten aurka galdu zuten.

Asteburu honetan ezker paretako finalak jokatuko dira eta hemen ere ordezkari hernaniarrak edukiko ditugu.

jueves, 26 de abril de 2012

Apirilak 27-29 asteburuko partiduak

GRAVN TXAPELKETA: Hernaniko 3 pilotarik jokatuko dituzte denboraldi honetako txapelketarik garrantzitsueneko trinketeko kantxan. Finalak ostiralean 19:00-tan jokatuko dira Bilbao-ko Bizkaia trinketean, hauek dira jokatuko diren finalak:

Palaz neska jubeniletan, Miren Goikoetxea - Ariane Arrieta arituko dira Gipuzkoa ordezkatzen bikote Arabarraren aurka. Bikote hernaniarrak gainditu egin zuen arabarra sailkapen fasean, eta urduritasunak galerazten ez badie txapelak Hernanira etorri behar lirateke.
Palaz 22 azpiko nesketan, Irati Ugalde arituko da Ramuntxo klubeko Zuazu pilotaria lagun duelarik. Hauek ere Gipuzkoa ordezkatuko dute Arabarren aurka, eta era berean sailkapen fasean garaipena lortu zuten arabarren aurka. Beren ohiko maila ematen badute txapelak irabazteko aukerak dituzte.

UDABERRIKO TXAPELKETA : Ostiral honetan txapelketa honetako 10 partidu jokatuko dira (3 Hernanin jokatuko dira), hauek dira partiduak:


Larunbatean beste 4 partidu egongo dira, hauexek izango dira protagonistak:


PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA : Larunbat honetan 15:00-etatik aurrera hasiko da txapelketa hau polikiroldegiko frontoian. Pilota eskolako 56 haurrek hartuko dute parte 7 asteko epean, jardunaldi bakoitzean 13 partidu izango direlarik. Giro ona ziurtatua dago.

Benjaminetan, 6 bikotek 1. mailan jokatuko dute eta 10 bikotek 2. mailan. Alebinetan, 6 bikotek jokatuko dute 1. mailan eta beste 6 arituko dira 2. mailan. Finalak ekainaren 16an jokatuko dira.

domingo, 22 de abril de 2012

Apirilak 20-22 asteburuko partiduen emaitzak

UDABERRIKO TXAPELKETA : Asteburu honetan pilotari hernaniarrek 13 partidu jokatu dituzte txapelketa honetan, hauek izan dira maila bakoitzeko emaitzak:

Eskuz alebinak :
Rekondo - Arizmendi 16 Gorrotxategi - Ezeiza 11
Ilunpe 16 Iturrioz - Insausti 7

Eskuz infantilak :
Agirre - Urruzola 18 Arrozpide - Arizmendi 4
Oiarpe 18 Elizalde - Noble II 6
Usurbil 5 Pagola - Loiarte 18

Eskuz kadeteak :
Tartaloetxe 22 Ekaitz Cisneros 2

Eskuz jubenilak :
Usurbil 14 Josu Altuna 22
Oier Garcia 22 Alde Zaharra 7

Eskuz nagusiak :
Usurbil 5 Eneko Aizpitarte 22
Añorga 21 Ander Lopez 22
Eneko Lujanbio 22 Gazteleku 4
Julen Etxenike 9 Zestoa 22
Eñaut Esnaola 22 Eple 8

Pilotari hernaniarren emaitza onak txapelketa honetako 1. jardunaldian, 9 garaipen eta 5 porrotekin. Hoberena Pagola - Loiarte bikotearen eskutik datorkigu, garaipen sendoa lortu zutelarik eta txapelketa honetan postu ona lortu dezaketela erakutsiz. Aipatzekoak dira baita ere jubeniletan eta negusietan lortutako 6 garaipenak, batez ere Lopez nagusiarenak, bere eskuekin denboraldi petrala pasa ondoren berriz ere maila onean jokatzen ari baita. Tamalgarria kadeteetan Cisneros-en porrota, pilotari Hernaniarrak lan asko egin beharko du kirol honetan hobetu nahi badu.

miércoles, 18 de abril de 2012

Apirilak 20-22 asteburuko partiduak

UDABERRIKO TXAPELKETA : Asteburu honetan hasiko da txapelketa ofizial hau, pilotari alebinak eta infantilak eskuz binakako modalitatean arituko dira. Bestalde, kadeteak, jubenilak eta nagusiak lau terdian eskuz banaka arituko dira.


C.D.Hernanik 15 talderekin parte hartuko du, 3 bikote alebinak, 4 infantilak, kadete 1, 2 jubenilak eta 5 nagusiak. Hauek dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


lunes, 16 de abril de 2012

GRAVN txapelketako emaitzak

GRAVN TXAPELKETA : Hernaniko 6 pilotarik jokatu zuten gipuzkoako selekzioarekin Arabaren aurka. Txapelketa honetako azken jardunaldian eskuzko modalitatean 10-2, eta 4-2 nesken palazko garaipenean ere lagundu dute guztiek ere.

Frontoian jokatutako partiduetan:
Eskuz binaka nagusietan, Aitor Gorrotxategi hernaniarrak eta Ilunpe klub Azpeitiarreko Larrañaga pilotariek 22-4 irabazi zuten.
Palaz neska jubeniletan, Maider Semper hernaniarrak eta Intxurre klub Alegiarreko Otaegi pilotariek 30-15 irabazi zuten.
Palaz 22 azpiko nesketan, Eneritz Perez hernaniarrak eta Suberri kluk Anoetarraren Mendizabal pilotariek 30-12 galdu zuten.

Trinketean jokatutako partiduetan:
Palaz neska jubeniletan, Miren Goikoetxea eta Eli Pagolak 30-11 irabazi zuten.
Palaz 22 azpiko nesketan, Irati Ugalde eta Ramuntxo klub Irundarreko Zuazu pilotariak 30-21 irabazi zuten.

Behin sailkapen fasea amaiturik, Ioritz Arrietak frontoiean eskuz 22 azpiko modalitatean, Aitor Gorrotxategi frontoiean eskuz nagusietan, Maider Semper frontoiean palaz jubeniletan, Miren Goikoetxea eta Eli Pagola trinketean palaz jubeniletan, eta azkenik, Irati Ugalde trinketean 22 azpikoetan, guztiak ere denboraldi honetako txapelketarik garrantzitsuenaren finaletarako sailkatu dira.

viernes, 6 de abril de 2012

GRAVN txapelketako emaitzak

GRAVN TXAPELKETA: 7 pilotari hernaniarrek jokatu dute Gipuzkoa ordezkatuz Bizkaiaren aurka, txapelketa honetako 4. jardunaldian. Palaz nesketan 5-1 -eko garaipena lortu zuten eta eskuz 6na berdindu zuten.

Palaz jubenilak frontoian, Amaia Irazustabarrena aritu zen Senperenarekin (Intxurre klubeko pilotaria) jokatzen eta 30-7 irabazi zuten.
Palaz 22 azpikoak frontoian, Eli Gutierrez aritu zen Indo-rekin (Orio klubeko pilotaria) jokatzen eta 30-25 galdu zuten.
Palaz jubenilak trinketean, Maider Huizi eta Ariane Arrietak 30-21 irabazi zuten

Eskuz 22 azpikoak frontoian, Ioritz Arrieta aritu zen Arratibel-ekin (Aurrera Saiaz klubeko pilotaria) jokatzen eta 22-13 irabazi zuten.
Eskuz jubeniletan trinketean, Aritz Murgiondo aritu zen Ugalde-rekin (Oiarpe klubeko pilotaria) jokatzen eta 40-16 galdu zuten.
Eskuz nagusietan trinketean, Unai Alvarez aritu zen Landa-rekin (Usurbil klubeko pilotaria) jokatzen eta 40-14 galdu zuten.

lunes, 26 de marzo de 2012

Martxoak 23-25 asteburuko partiduen emaitzak

IX BERRIA TXAPELKETA : Aurreko larunbatean, sekulako giroa egon zen polikiroldegiko frontoieko armailetan. Amezketako Zazpi Iturri klubak 2-1 garaitu zuen Bidegoien-eko Aurrera Saiaz taldea, era honetan txapelketa ospetsu hau bigarren urtez jarraian irabaziz, orain arte inork egin ez duen lorpena.

Kadeteetan, Altuna - Erasun bikoteak 22-7 garaitu zuen Chiapuso - Aburuza, eta markagailuan halako ezberdintasuna izan arren, partiduak 50 minutu iraun zituen eta 4 pilotariek euren maila haundia erakutsi zuten. Nagusitasuna Altuna aurrelariak markatu zuen, etorkizunean zortea lagun badu, profesional mailan gauz haundiak lortzeko aukera duena.

Jubeniletan, Irribarria - Tolosa bikoteak 22-10 garaitu zuen Labaka - Elustondo, aurreko partiduaren antzera, markagailuak islatzen duena ikusi arren, 4 pilotariak ordubetez aritu ziren jokatzen. Partidu erdirarte piloteo askoko tantuak ikusi ahal izan ziren, une horretatik aurrera egungo Gipuzkoa eta E.H-ko txapeldunak nagusitu egin ziren eta hortaz partidua eta kanporaketa irabazi zituzten. Partiduko hoberena Tolosa atzelariak emandako erakustaldia izan zen, piloteoan nagusitu zen, 2 errebote jo zituen eta partidu osoan oso seguru aurkitu zen. Okerrena beroaren ondorioz pilotek hartu zuten gehiegizko botea, honek Aurrera Saiaz-eko entrenatzailearen haserrea eragin zuelarik.

Nagusietan, dana erabakita zegoelarik, Urbieta II - Telletxea-k 22-11 garaitu zituzten Olaetxea - Santxez. Aurrera Saiaz-eko bikoteak garbi nagusitu ziren partidu honetan, afizionatu mailako bikote hoberenetako bat osatzen dute eta gehiago izan ziren bikote oraindik oso gazte baten aurrean. Urbieta II izan zen pilotari hoberena, pilotako enpresa profesionalen agendan zergatik dagoen erakutsiz.

Sari banaketarekin amaitu zen zen txapelketa honen IX. edizioa, E.H eta Errioxako klub hoberenek herri arteko txapelketaren antzera euren artean lehiatzeko aukera duten denboraldiko txapelketa bakarra. Sari banaketa honetan beste batzuen artean Martxelo Otamendi (Berria aldizkariko zuzendaria), Saulo Nebreda (euskal federazioko zuzendaria), Patxi Jauregi (gipuzkoako federazioko zuzendaria), Ander Ugarte (Punpa-ko pilotaria) eta Oier Mendizabal (Asegarce-ko pilotari profesionala) egon ziren.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Txuri eta beltz aurreko larunbatean hernaniko 2 bikotek probintzi mailako eskuz binaka jokatutako finaletan.

Txuri 2. mailako nagusiak, Iñaki Esnal - Eñaut Esnaola bikoteak 40-16 garaitu zituztelarik Usurbilko Mendizabal - Catalina. Partiduak etzuen kolorerik izan, Hernaniko bikotea oso nagusia izan baitzen, Esnaola atzelariak bere esperientzia eta joko ona inposatu zituen. Esnal-ek ere ondo lagundu zion bere atzelariari, nahiz eta trinketean oso aditua ez izan, modalitate zail honetara moldatuz zein pilotari ona den erakutsi duelarik.



Kolore beltza Jon Leonet - Aritz Murgiondo jubenilek eduki zuten, ezin izan baitzuten Urnietako Loitegi - Lizaso bikotearen aurka jokatu Murgiondo atzelariak zoritxarrez txorkatila bihurritzearen ondorioz. Tamalgarria benetan, bikote hernaniarra oso ondo jokatzen ari baitzen eta ilusio haundiz jokatzekotan zeuden partidu hau.

GAINERAKO EMAITZAK :

Eskuz alebinak :
Rekondo - Elorza 4 Gazteleku 16
Apaolaza - Gorrotxategi 2 Azkoitia 16

Eskuz infantilak :
Oiarpe 18 Elizalde - Iglesias 5

Eskuz kadeteak :
Hondarribi 22 Cisneros - Rodriguez 18

Jardunaldi kaxkarra azken asteburuan pilotari hernaniarrek gainerako partiduetan izandakoa, Garaipenik batere ez eta 4 porrot jasan direlarik. Hauetatik 2 bereziki galera gogorrak izan dira, Jokin Elizalde - Unai Iglesias infantilek zonaldeko finalerdia galdu baitzuten Gipuzkoako txapelketan eta Cisneros - Suharri Rodriguez kadeteek ere 2. mailako finalerdia galdu zuten Udaberriko txapelketan.

jueves, 22 de marzo de 2012

Martxoak 23-25 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Larunbatean 15:15etan Donostiko Gaska trinketean jokatuko dira probintzi mailako txapelketaren finalak, eskuz binakako modalitatean. Hernaniko 2 bikote izango dira protagonista 2 finaletan:

Jubeniletan Jon Leonet - Aritz Murgiondo arituko dira bikote Urnietarraren aurka, Loitegi - Lizaso. Partidu zaila izango dute, Loitegi aurrelaria maila honetako pilotari hoberenetakoa da eta nagusitasuna markatzen du batez ere sakearen bitartez. Hala ere bikote Hernaniarra geroz eta hobeago jokatzen ari da modalitate zail honetan eta errukirik gabe jokatzen badute zailtasunak ipiniko dizkio Urnietako bikoteari.

Nagusietan 2. mailan Iñaki Esnal - Eñaut Esnaola arituko dira Usurbilgo Mendizabal - Catalina bikotearen aurka. Hernaniarrak faborito izango dira partidu honetan, Esnaola atzelaria espezialista da modalitate honetan eta berak hartu beharko du partiduaren gaina. Esnal aurrelariak ez du esperintzia askorik trinketean baina bere beteranotasuna eta frontoian egoteko jakinduria direla medio, aurreko datuak ez du garrantzi handirik edukiko.

IX BERRIA TXAPELKETA 2012

Larunbatean arratsaldeko 16:30etan Hernaniko frontoian jokatuko da txapelketa honen 9. edizioko finala. Euskal Herria eta Errioxako klubek elkarren aurka lehiatzeko duten txapelketa pribatu bakarra da.
Aurten, Amezketako Zazpi Iturri eta Bidegoien-eko Aurrera Saiaz iritsi dira finalera, hauek dira bertan protagonista izango diren pilotariak:

Kadeteak : Altuna - Erasun / Chiapuso - Aburuza
Jubenilak : Irribarria - Tolosa / Labaka - Elustondo
Nagusiak : Olaetxea II - Santxez / Urbieta II - Telletxea

Kadeteetan Zazpi Iturriko bikotea izango da faborito, Chiapuso - Aburuza bikote handia da eta txapelketa oso ona jokatu dute. Hala ere Altuna egungo E.H-ko txapelduna da, maila honetan bere gaitasunak erakusten ari delarik eta gainera Erasun lagun duela, egungo E.H-ko azpitxapelduna eta sekulako segurtasuna ematen duena atzealdean.

Jubeniletan Zazpi Iturriko bikotea faborito izango da berriz ere, kadeteetan bezela, Labaka - Elustondo bikote ona da eta txapelketan ibilbide ona daramate. Baina Irribarria - Tolosa bikotea egungo E.H-ko txapelduna da, maila honetan ezberdintasun haundia markatzen duena eta une hauetan nagusietan jokatzen ari diren bikote askori irabazteko gai direnak.

Nagusietan jaialdiko partida berdinduena espero da, Aurrera Saiaz-eko bikoteak bere klubaren ohorea mantentzeko borrokatuko du. Urbieta II - Telletxea maila honetako bikoterik hoberenetakoa da eta faborito izango da Olaetxea II - Santxez aurkari duelarik, etorkizun handiko bikotea baina txapelketa honetan irregular xamar ibili dena.


lunes, 19 de marzo de 2012

Albisteak

GRAVN TXAPELKETA : Hernaniko 3 pilotarik jokatu zuten aurreko asteburuan eskuzko modalitatean. Euren jokoaren bitartez, denboraldi honetako txapelketa ofizial garrantzitsuenean Gipuzkoak Errioxa-ren aurka 9-1 lortutako garaipenean lagundu zuten.

Eskuz binaka frontoian 22 azpikoak : Ioritz Arrieta - Bolinaga (Arrasateko pilotaria) garaile 22-9
Eskuz binaka frontoian nagusiak : Aitor Gorrotxategi - Larrañaga (Azpeitiako pilotaria) garaile 22-16
Eskuz binaka trinketean jubenilak : Aritz Murgiondo - Sarasti (Oiartzungo pilotaria) garaile 40-11

lunes, 12 de marzo de 2012

Martxoak 9-11 asteburuko partiduen emaitzak

IX BERRIA TXAPELKETA : Hernanik 2-1 galdu zuen Amezketako Zazpi Iturriren aurka, igandean polikiroldegiko frontoian jokatu zen final laurdenetako kanporaketan. Hernaniko pilotariek ezin izan zuten askorik egin iazko txapeldun eta aurtengo denboraldian ere irabazteko faborito direnen aurka.

Kadeteetan Asier Arteaga eta Mikel Aranguren-ek 22-3 galdu zuten Altuna - Erasun bikotearen aurka. Zazpi Iturriko aurrelariak maila honetako pilotari hoberena dela erakutsi zuen, eta hemendik urte batzuetara, eta zorte pixka batekin, profesional gisa jokatzen ikusi dezakegula.
Jubeniletan Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondok 22-2 galdu zuten Iribarria - Tolosa bikotearen aurka. Berriz ere maila honetan ere maisuak dela erakutsi du Zazpi Iturriko bikoteak, eta era berean ere, Altunak zorte pixkat badu hemendik urte batzuetara profesionaletan jokatzen egon daiteke.
Nagusietan Iñaki Esnal eta Izadi Grajal-ek Hernaniko ohoreari eutsiz 22-14 gainditu zuten Olaetxea - Santxez bikotea. Bikote hernaniarrak erakutsi zuen zergatik daramagun azken 2 urteak maila honetako hoberenak izaten.

GRAVN TXAPELKETA : Hernaniko 3 pilotarik jokatu zuten Gipuzkoako selekzioarekin denboraldi honetako txapelketa honen 1. jardunaldian. Euren jokoaren bitartez Gipuzkoak Nafarroari lortutako garaipena bultzatu dute markagailu globalean 7-5 geratu direlarik.

Eskuz binaka frontoiean, 22 azpiko mailan, Ioritz Arrieta pilotariak Bolinaga Arrasatearra lagun zuelarik, 22-20 gainditu zuen Ansotegi - Pazos bikotea.
Eskuz binaka frontoiean, nagusi mailan, Aitor Gorrotxategi eta Larrañaga Azpeitiarrak 22-14 gainditu zuten Yoldi - Linzoain bikotea.
Eskuz banaka trinketean, nagusi mailan, Unai Alvarez-ek 40-37 garaitu zuen Berrogi pilotaria.

GAINERAKO EMAITZAK :

Eskuz alebinak :
Rekondo - Gorostidi 15 Urnieta 16
Gorrotxategi - Ezeiza 9 Intza 16
Iturrioz - Insausti 6 Gazteleku 16

Eskuz infantilak :
Elizalde - Iglesias 18 Hondarribi 17
Gazteleku 18 Loiarte - Lazkano 7

Eskuz kadeteak :
Cisneros - Rodriguez 22 Tartaloetxe 11

Eskuz jubenilak :
Tartaloetxe 22 Leonet - Garcia 16

jueves, 8 de marzo de 2012

Martxoak 9-11 asteburuko partiduak

IX BERRIA TXAPELKETA :
Igandean goizeko 11:00etan, polikiroldegiko frontoian, pilotari Hernaniarrak final laurdenetan arituko dira iazko txapeldun eta aurtengo txapelketa irabazteko faboritoen aurka, Amezketako Zazpi Iturri kluba. Partidu hauek jokatuko dira:

Kadeteak: Arteaga - Aranguren / Altuna - Erasun
Hernanik Gipuzkoako azpitxapeldunekin indartu du taldea, baina hala ere zaila du Zazpi Iturriren aurkako partida, euren aurrelaria gaur egungo Gipuzkoako eta E.H-ko txapelduna da eta bere atzelaria ere jokalari ona da.
Jubenilak: Urkizu - Murgiondo / Irribarria - Tolosa
Zazpi Iturriko bikotea egungo Gipuzkoa eta E.H-ko txapelduna da, nahiz eta Hernaniko bikotearen maila ona izan, faborito izango dira.
Nagusiak: Esnal Gorrotxategi / Olaetxea - Santxez
Azken partiduan Hernani faborito garbia izango da. Gorrotxategi atzelaria, egungo Gipuzkoako eta E.H-ko txapelduna da eta profesionaletan aritutako Esnal izango du aurrelari. Zazpi Iturriko bikote gazteak etorkizun ona du, baina oraindik ez du bikote hernaniar honi aurre egiteko mailarik.

GAINERAKO PARTIDUAK :

lunes, 5 de marzo de 2012

Martxoak 2-4 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA : Pilotari hernaniarrek denboraldi honetako 2. txapelketa ofizialeko txapela lortu dute ohorezko mailan. Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi bikoteak gaina hartu zion 22-12 Mikel Rafael - Perez bikoteari, txapelketa hau bigarren aldiz jarraian irabazten dutelarik. Hernaniarrek oso praktikoki jokatu zuten Galdakaoko frontoi azkarrean, 5na berdindu zutenetik aurrera partiduan nagusitu ziren eta atzelari arabarraren akatsei probetxua ateratzen jakin zuten.



GAINERAKO EMAITZAK :

Eskuz alebinak :
Intza 16 Iturrioz - Insausti 11

Eskuz infantilak :
Zestoa 18 Iglesias - Elizalde 17
Hondarribi 17 Arizmendi - Urruzola 18

Eskuz jubenilak :
Urnieta 40 Leonet - Murgiondo 15
Altuna - Garcia 40 Urnieta 7

Eskuz nagusiak :
Alvarez - Esnaola 40 Loiolatarra 32

Erdipurdiko jardunaldia hernaniko pilotariena asteburu honetan, 3 garaipen eta 3 porrotekin. Hoberena Alvarez - Esnaola nagusien garaipena trinketean, Gipuzkoako 2. mailako txapelketan finala jokatzeko sarrera eman baitie.

jueves, 1 de marzo de 2012

Martxoak 2-4 asteburuko partiduak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA : Ostiralean 19:00etan Galdakaoko frontoian jokatuko dute Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi pilotariek denboraldi honetako 2. txapelketa ofizial garrantzitsuena. Bikote hernaniarrak iaz irabazitako txapelak defendatu beharko ditu Gasteizko Zaramaga klubeko Mikel Rafael - Perez bikotearen aurka.
Partida oso berdindua espero da, sailkapen fasean Zaramaga frontoian jokatutako partiduan hernaniarrek 22-20 irabazi zuten. Etxekoek euren ohiko maila eman ezkero partidua irabazteko aukerak dituzte.

GAINERAKO PARTIDUAK :




lunes, 27 de febrero de 2012

Otsailak 24-26 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA : Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi bikote hernaniarrak maila goreneko txapelketa honen finala jokatuko du 3. urtez jarraian. Larunbatean Hernanin jokatutako finalerdian 22-12 irabazi zioten Beitia - Galarza Usansolo-ko bikoteari. Ardura apur bat egon zen ia bikote hernaniarrak San Franciscora egindako bidaiaren nekea gainean nabarituko ote zuen oraindik (ostegun gauez iritsi ziren), hala ere, guztiz kontrakoa gertatu zen, partidu ederra jokatu eta esperientzia handiko bikote bizkaitar hau garaitu zuten. Finala ostiralean 19:00tan jokatuko dute Galdakaon eta aurkaria Mikel Rafael - Perez Zaramagako bikotea izango da.

GAINERAKO EMAITZAK :

Eskuz alebinak :
Rekondo - Elorza 16 Gorrotxategi - Ezeiza 11
Iturrioz - Insausti 9 Urnieta 16

Eskuz infantilak :
Azkoitia 2 Loiarte - Lazkano 18
Azkoitia 15 Pagola - Noble II 18
Iglesias - Elizalde 18 Zumaia 17

Eskuz jubenilak :
Altuna - Garcia 8 Urnieta 40 (trinkete)
Leonet - Murgiondo 40 Unieta 4

Eskuz nagusiak :
Etxenike - Grajal 11 Tartaloetxe 22

Erdipurdiko jardunaldia hernaniko pilotariena asteburu honetan, 5 garaipen eta 4 porrotekin.
Hoberena Loiarte - Lazkano infantilen garaipena, fase finala jokatzeko sailkatu direlarik. Baita ere Leonet - Murgiondo jubenilek trinketean lortutako garaipena, jardunaldi baten faltan finala jokatzeko sailkatu dira eta.
Tamalgarria, trinketean ere, Altuna - Garcia bikote jubenilak izandako porrota, jardunaldi baten faltan finalean sartzeko aukerarik gabe geratu direlarik.

jueves, 23 de febrero de 2012

Otsailak 24-26 asteburuko partiduak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA : Larunbat honetan 11:00tan jokatuko da polikiroldegiko frontoian nagusi mailako ohorezko sailan jokatzen den denboraldi honetako 2. txapelketarik garrantzitsuena. Hernaniko Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi bikotea, Usansolo Beitia - Galarza bikotearen aurka arituko da partidu bakarrera. Irabazleak datorren astean jokatuko du finala. Partida berdindua espero da, are gehiago, pilotari hernaniarrak San Franscisco-ko beren bidaitik bueltan datozela eta nekatu xamar etor daitezkeela kontutan izanik.
Hona iristeko, Hernaniko klubak 5 partidu irabazi eta 2 galdu ditu sailkapen fasean. Ojuel eta Gorrotxategiz gain, Arrieta, Esnal, Aizpitarte eta Lizeagak ere partiduren bat jokatu dute, beraz meritua denen artean banatzen da.

GAINERAKO PARTIDUAK :



lunes, 20 de febrero de 2012

Lezamako Txapelketa

LEZAMAKO TXAPELKETA : Ioritz Arrieta pilotari hernaniarrak txapelketa honetako finala irabazi du, Irureta (Beasaingo pilotaria) lagun duelarik, 22-9 garaituz Altzelai - Diaz bikotea.
Arrieta - Irureta euren aurkariak baino askoz hobeak izan ziren partiduaren hasieratik, hernaniarrak min asko egin zuen sakearekin, meritu haundiko jokaldiak egin zituen eta bipareta ikusgarri batekin amaitu zuen partidua. Finaleko pilotaririk hoberena bezala izendatu zuten txapelketako antolatzaile guztiek.

Hona hemen partidua, Ioritzen garaipena ikusi ahal izan dezagun, ZORIONAK IORITZ!!!!

Otsailak 17-19 asteburuko partiduen emaitzak

IX BERRIA TXAPELKETA : Hernanik eroso irabazi zituen 3 partiduak, Azkoitiko Oteizak itxaroten zen maila eman ez zutelarik. Final laurdenetarako sailkatu da, bertan txapelketako aurkari indartsuenetakoak zai dituelarik, Amezketako Zazpi Iturri kluba. Hauek izan ziren emaitzak:

Kadeteak : Arteaga - Aranguren 22 Unanue - Lasa 8
Jubenilak : Urkizu - Murgiondo 22 Alberdi - Juaristi 8
Nagusiak : Esnal - Aizpitarte 22 Andueza - Zendoia 15

Kadeteetan Hernaniko errefortzuak (Gipuzkoako bikote azpitxapelduna) oso ondo jokatu zuen eta etzioten aukerarik eman Azkoitikoei, hauek euren ohiko maila eman ez zutelarik. Aranguren oso seguru batek tantua dominatu zuen bi eskuekin eta Arteaga hortaz baliatu zen 14 tantu lortuz (6 sakez).
Jubeniletan gutxigorabehera antzekoa gertatu zen, Hernaniko bikotea Azkoitikoa baino askoz hobea
izan zen, euren atzelariak asko galdu zuen, eta Murgiondo oso seguru batek 2 eskuekin ere tantuaren gaina hartzen zuelarik. Urkizu, bere irregularitateaz gain, aurreko koadroetan aurkaria baino gehiago izan zen.
Nagusietan, jaialdiko partidu hoberena ikusteko aukera eduki genuen. Azkoitikoek oso ondo jokatu zuten, pilota oso gutxi galduz, baina hala ere Aizpitarte oso seguru bat eta erasoan magia erakutsi zuen Esnal baten aurren egonik amore eman behar izan zuten. Esnalek bakarrik 18 tanto bukatu zituen, era guztietako erremateekin.



GAINERAKO PARTIDUAK :
Eskuz alebinak :
Rekondo - Elorza 8 Iturrioz - Insausti 16

Eskuz infantilak :
Loiarte - Lazkano 18 Usurbil 1
Pagola - Noble II 4 Azkoitia 18
Zumaia 18 Arizmendi - Urruzola 8

Eskuz kadeteak :
Cisneros - Rodriguez 22 Beloki 5

Eskuz jubenilak :
Bergara 14 Altuna - Garcia 22

Eskuz 22 azpikoak :
Oberena 22 Aizpitarte - Lizeaga 14

Eskuz nagusiak :
Esnal - Gorrotxategi 11 Aurrera Saiaz 22
Alvarez - Esnaola 40 Gazteleku 21 (trinkete)

Asteburu honetan erdipurdiko jardunaldia izan da pilotari hernaniarrena, 5 garaipen eta 5 porrotekin.
Hoberena Cisneros - Rodriguez kadeteen eta Alvarez - Esnaola nagusien garaipenak. 2 bikoteak garaitu gabeak izaten jarraitzen dute txapelketan.
Tamalgarria Pagola - Noble II infantilak eta Aizpitarte - Lizeaga 22 azpikoen porrotak, 2 bikoteak ere fase finala jokatzeko aukerarik gabe geratu dira.

jueves, 16 de febrero de 2012

Otsailak 17-19 asteburuko partiduak

IX BERRIA TXAPELKETA : Ostiral honetan 21:00, polikiroldegiko frontoian, Hernaniko pilotariek euren partehartzea hasiko dute txapelketa honetan. Sailkapeneko buru gisa, final zortzirenetan jokatzen hasiko dira, eta Azkoitiko Oteiza klubaren aurka lehiatuko dira. Hauek dira parte hartuko duten pilotariak:


Hernani faborito gisa irten da kanporaketa honetan. Kadeteetan, Gipuzkoako azpitxapeldunekin indartu dute taldea, Asier Arteaga - Mikel Aranguren bikotearekin. Azkoitiak ere talde ona eduki arren, etxekoak faborito izango dira.
Jubeniletan, Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo bikotea Gipuzkoako hoberenetakoa da, eta hemen ere faborito izango dira.
Nagusietan 2 klubek dituzte baja garrantzitsuak, Hernanik ez du bere 3 pilotari hoberenen esku izango (Ojuel, Arrieta, Gorrotxategi), eta Azkoitiak bere atzelari hoberena (Iparragirre) ere ez. Partidua berdinduagoa aurkeztuko da, nahiz eta hemen ere Hernaniko bikotea Iñaki Esnal - Eneko Aizpitarte, pixkat faboritoago izango dira.

LEZAMA TXAPELKETA : Ostiral honetan 20:00-tan Lezamako frontoian, Ioritz Arrieta pilotari Hernaniarrak txapelketa honetako finala jokatuko du. Arrietak txapelketa osoa Aitor Gorrotxategi Hernaniarrarekin jokatu du, baino azken honek ezingo du finala jokatu, Euskal selekzioarekin San Francisco-n baitago. Irureta pilotari Beasaindarrak jokatuko du bere ordez, eta aurkariak Altzelai - Uzkudun izango dira, partida oso berdindua espero da.

GAINERAKO PARTIDUAK:


Otsailak 16, Albisteak

EUSKAL SELEKZIOA : Hernaniko Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi pilotariek euskal selekzioarekin jokatuko dituzte erakustaldiko 2 partidu San Francisco-n (USA) hurrengo 8 egunetan zehar.
Opor txiki hauek aurreko urtean E.H-ko kluben arteko txapelketa lortzeagatik irabazitako saria da. Hernaniko kluba aurten ere txapelketa irabazteko aukerekin dago, jadanik finalerdietarako sailkaturik baitago.

IX BERRIA TXAPELKETA : Ostegun honetan 19:00etan jokatuko da Hernaniko frontoian, elurraren ondorioz atzeratutako Huarte eta Gasteizeko Zaramaga dira jokatzekoak. Hauek dira jokatuko duten pilotariak:


Kanporaketa hau berdindua espero da, eta ezustekorik ez bada, jubeniletako partiduan erabakiko da.
Kadeteetan, Huarteko bikotea, Larunbe - Sarasa, nafarroako txapeldunak dira eta faborito izango dira.
Nagusietan nafarrek ez dituzte euren pilotari hoberenak izango, Zaramagak ordea, nagusien arteko hoberenetakoa den Mikel Rafael - Perez bikotea eskuko duela, faboritoa izango da.
Azkenik, jubeniletan partidua berdindua aurrikusten da, Huarte Andueza atzelariaren laguntzarekin indartu delarik eta bestetik Zaramagak ere Larrañagaren laguntza izango duelarik, maila honetako aurrelaririk hoberenetako bat.

lunes, 13 de febrero de 2012

Otsailak 10-12 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :

Eskuz alebinak :
Iturrioz - Insausti 16 Apaolaza - Ezeiza 13

Eskuz infantilak :
Agirre - Loiarte 14 Oiarpe 18
Oiarpe 18 Pagola - Noble II 11
Arizmendi - Urruzola 18 Iglesias - Elizalde 11

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA :

Eskuz jubenilak :
Leonet - Murgiondo 40 Oiarpe 8

Eskuz nagusiak :
Alvarez - Esnaola 40 Usurbil 13

UDABERRIKO TXAPELKETA :

Eskuz kadeteak :
Zestoa 11 Cisneros - Rodriguez 22

Eskuz jubenilak :
Urkizu - Lujanbio II 8 Goierri 22

Eskuz nagusiak :
Beloki 10 Ezeiza - Zurutuza 22

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA :

Eskuz 22 azpikoak :
Aizpitarte - Lizeaga 22 Zugarralde 15

Eskuz nagusiak :
Zaramaga 17 Ojuel - Gorrotxategi 22

Jardunaldi ona Hernaniko pilotariena asteburu honetan, 8 garaipen eta 5 porrotekin. Garaipen batzuk oso garrantzitsuak eta porroten arteak bat ere ez garrantzizkoa.
Hoberena Ojuel - Gorrotxategi nagusien garaipena izan da, Euskal Herriko txapelketan Zaramagakoak garaitu gabeak izateari utzi diotelarik. Bestalde Cisneros - Rodriguez kadeteen garaipena, etaUdaberriko txapelketan garaitu ezinak izaten jarraitzen dute.
Tamalgarria izan da Agirre - Loiarte eta Pagola - Noble II infantilen porrotak Gipuzkoako txapelketako fase finalean, baina ez da garrantzizkoa, lehen jardunaldia da eta oraindik remontatu daiteke.

jueves, 9 de febrero de 2012

Otsailak 10-12 asteburuko partiduak

IX BERRIA TXAPELKETA : Igande honetan 11:00etan jokatuko da ospe handiko txapelketa honen final zortzirenetako kanporaketa bat. Doneztebe-ko Erreka klubak Amurriokoaren aurka jokatuko du, norgehiagoka interesgarria izango da eta bertan nafarrak faborito.

Kadeteetan Bakaikoa - Medina arituko dira Arregi - Saratxaga bikotearen aurka. Aipatzekoa da Arregi zalantzarik gabe maila honetan pilotari arabarren arteko hoberena dela, eta Bakaikoa, etorkizun haundia duen lehen urteko aurrelaria.
Jubeniletan Elizalde - Lasa eta Bakaikoa - Urretxu lehiatuko dira. Lasaren presentzia nabarmena izango da, maila honetako atzelaririk hoberenetakoa, enpresa profesional handien begibistan dagoena. Bestalde, Goikoetxea ere egongo da, maila honetako aurrelari arabar hoberena zalantzarik gabe.
Nagusietan Bendoiro - Gorriti eta Gerrero - Iriarte arituko dira elkarren aurka. Aipatzekoa da Gorriti eta Iriarte bi enpresa profesionaletan jokatzen aritutakoak direla, Frontis eta Garfe hurrenez hurren. Azkenik ere aipatzekoa baita ere Bendoiro etorkizun handiko pilotari gaztearen agerpena.

GAINERAKO PARTIDUAK :



lunes, 6 de febrero de 2012

Otsailak 3-5 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Unai Alvarez izan da nagusietako 2. mailan eskuz banakako finalaren garaile. Errenteriko Eple klubeko Antxon Aranburu pilotaria garaitu zuen 40-19, txapelketa honetako itzuleran bere 1. txapela lortu duelarik.
Alvarez partidu hasieratik izan aurkaria baino gehiago, eta bere arazo fisikoez gain, modalitate honetako bere nagusitasuna eta esperientzia erakutsi zuen. Berriz ere maila altuan jokatzen ari dela frogatu du, ikusiko degu lehen zuen mailara eltzen den, munduko azpitxapelduna izatera eraman zuen maila hain zuzen ere.

GAINERAKO EMAITZAK :


Eskuz infantilak:
Urnieta 17 Pagola - Noble II 18
Usurbil 18 Elizalde - Berasarte 13

Eskuz kadeteak:
Cisneros - Rodriguez 22 Gazteleku 12

Eskuz jubenilak:
Leonet - Murgiondo 40 Altuna - Etxegoien 24

Eskuz 22 azpikoak:
Lujanbio - Aizpitarte 22 Lemoa 6

Eskuz nagusiak:
Etxenike - Zurutuza 7 Usurbil 22
Ojuel - Gorrotxategi 22 Ilunpe 11

Jardunaldi ona asteburu honetan gure pilotariena, 5 garaipen eta 3 porrotekin. Hoberena fase finala jokatzeko Pagola - Noble II infantilen sailkapena, Cisneros - Rodriguez kadeteen garaipena, garaituak izan gabe jarraitzen dutelarik. Azkenik, Ojuel - Gorrotxategi nagusien garaipena, E.H-ko txapelketan finalerdia jokatzeko matematikoki sailkatu dira 2 partidu faltan.
Tamalgarria Elizalde - Berasarte infantilen porrota, fase finala jokatzeko aukerarik gabe geratu dira eta.

viernes, 3 de febrero de 2012

IX BERRIA txapelketa

IX BERRIA TXAPELKETA : Igandean 11:00etan jokatuko da polikiroldegiko pilotalekuan ospe handiko txapelketa honen final zortzireneko kanporaketa. Huarte klub nafarrak (iaz txapeldunorde izandakoak) eta arabako Zaramaga klubak jokatuko dute elkarren aurka. Hurrengo pilotariak arituko dira:

Kadeteak : Larunbe - Sarasa / Diaz de Heredia - Kandela
Jubenilak : Zamora - Andueza / Larrañaga - Agirre
Nagusiak : Loban - Tabar / Mikel Rafael - Perez

Kanporaketa berdindua espero da, hasiera batean jubenilen partiduan erabakiko delarik. Kadeteetan, Huarteko Larunbe - Sarasa bikotea da gaur egungo txapelduna nafarroan eta faborito garbiak izango dira. Jubeniletan partida berdindua izango dela dirudi, Huartek maila honetako atzelari hoberenetako bat edukiko du, Andueza. Baina Zaramagakoek ere Larrañagaren laguntza dute, aurrelari hoberenetako bat, beraz partida interesgarria izango da. Azkenik, Zaramaga-ko Mikel - Perez bikotea, mailako hoberenetako bat da eta faborito irtengo dira maila oneko bikote nafar baten aurka, baina hala eta guztiz ere ez Huarte-k aurkeztu zezakeen hoberena.

Aipamena : Asteburuko partidu guztietara aurkezteko denborarik ez baduzue, Berria-ko txapelketara azaldu, merezi du eta!!

jueves, 2 de febrero de 2012

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Unai Alvarez pilotari hernaniarra, urte sabatiko baten ondoren, elitean lehiatzen ari da berriro eta parte hartu duen lehen txapelketa ofizialean finalerako sailkatu da, probintzi mailako txapelketako 2. mailan.
Finala Irun-go Arteleku pilotalekuan jokatuko da larunbatean 17:30etan. Aurkaria Errenteriako Eple klubeko Antxon Aranburu izango du. Hasiera batean partida nahiko berdindua espero da, Aranburu bere egunean Garfe enpresa profesionalean aritutako pilotari ona da eta Alvarez-ek modalitate honetan duen esperientzia erabili beharko du, batez ere hainbeste denboraren ondoren lehiatu gabe egon eta gero bere maila fisiko onenean ez dagoela kontutan izanik.

GAINERAKO PARTIDUAK :


domingo, 29 de enero de 2012

Urtarrilak 27-29 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Unai Alvarez-ek 40-34 garaitu zuen Ioritz San Sebastian probintzi mailako 2. mailako txapelketaren finalerdian. Partida benetan ona izan zen, bi pilotariek gogor jokatu zuten baina azkenean Alvarez-ek modalitate honetan duen esperientzia haundiagoa dela eta finalerako sailkatu zen eta hortaz datorren urtean ere 1. mailan jokatzeko igoera lortu du.

GAINERAKO PARTIDUAK :

Eskuz alebinak :
Añorga 16 Rekondo - Elorza 3

Eskuz infantilak :
Arizmendi - Urruzola 3 Hondarribia 18
Elizalde - Berasarte 18 Gazteleku NP
Pagola - Noble II 3 Gazteleku 18
Loiarte - Lazkano 18 Gazteleku 4

Eskuz kadeteak :
Lagunak 4 Cisneros - Rodriguez 22

Eskuz jubenilak :
Usurbil 22 Altuna - Murgiondo 20

Eskuz nagusiak :
Intxurre NP Etxenike - Zurutuza 22
Legutio 14 Lujanbio - Aizpitarte 22
Usansolo 16 Arrieta - Gorrotxategi 22

Nahiz eta partidu gehienak etxetik kanpora jokatu, gure pilotarien jardunaldi hau ona izan da, 6 garaipen eta 4 porrot izan dira guztira.
Hoberena E.H-ko txapelketan Arrieta - Gorrotxategi nagusiek gaur egungo Bizkaiako txapeldunen aurka lortutako garaipena, Cisneros - Rodriguez kadeteena Udaberriko txapelketan garaituak izan gabe jarraitzen dutenak, eta azkenik baita Loiarte - Lazkano infantilen hurrengo faserako sailkapena ere Gipuzkoako txapelketan.
Tamalgarria Altuna - Murgiondo jubenilen porrota, Udaberriko txapelketan garaitu gabeak izateari utzi diotelarik. Baita Rekondo - Elorza alebinen eta Arizmendi - Urruzola infantilen porrotak Gipuzkoako txapelketan, 2 bikoteak fase finalerako sailkapena lortzeko aukerarik gabe geratu dira.

jueves, 26 de enero de 2012

Urtarrilak 27-29 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Bi pilotari hernaniarrek jokatuko dute probintzi mailako txapelketako nagusietan 2. mailako finalerdia. Unai Alvarez eta Ioritz San Sebastian-ek elkarren kontra jokatuko dute finalerako postua eta mailaz igotzeko aukera. Partidua Irun-go trinketean jokatuko da larunbatean 13:15etan.
Alvarez, urte sabatiko baten ondoren trinketeko elitean jokatzen ari da, faborito izango da txapelketa haundia jokatu duen Ioritz San Sebastianen aurka.
Aurreko astean jubenilen finalerdietan bi pilotarien porrota izan genuen tamalez, baina oraingoan ziurra da pilotari hernaniar batek datorren astean finala jokatuko duela.

GAINERAKO PARTIDUAK :



domingo, 22 de enero de 2012

Urtarrilak 20-22 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA: Amaia Irazustabarrena - Maider Huizi bikoteak klubeko euren kideak diren Eli Pagola - Ariane Arrieta garaitu zituzten 30-27, txapelketa honetako jubenil mailako finalean. 4 pilotari hernaniarrek partidu ederra jokatu zuten eta gaur egun Hernaniko neskak maila altu bat dutela erakutsi dute.
Tamalgarria nagusi mailan Goiatz Menzisidor - Maider Semper hernaniarrek jasandako porrota Anoetako Suberri klubeko Garmendia - Mendizabal bikotearen eskutik 30-14 geratu zirelarik. Behin eta berriz munduko txapelduna izandako Mendizabalek bere jokoa egin eta erraz garaitu zuen gure bikotea, bere ohiko maila eman ez zutelarik.

Hauez gain, txapelketa honetako beste 2 partidu ere jokatu dira:

Eskuz ohorezko maila :
Arrieta - Gorrotxategi 22 Amurrio 7

Eskuz 22 azpikoak :
Aizpitarte - Lizeaga 22 Aurrera Saiaz 11

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN: Aritz Murgiondo eta Jon Leonet-ek Urnietaren aurka jokatutako 2 finalerdiak galdu dituzte jubenil mailan.
Murgiondok 35-27 galdu zuen Loitegi-ren aurka, hernaniarrak partidu ona jokatu zuen maila honetako pilotari hoberenaren aurka, partiduko atal askotan arazoak eman zizkiolarik, baina modalitate honetan Urnietarraren esperientzia dela eta, honek finalera pasatzea lortu du.
Leonet-ek 35-28 galdu zuen Imaz-en aurka. Hernaniarrak etzuen gaizki jokatu, baina modalitate honetako bere esperientzi faltagatik arazoetan aurkitu zen. Zorte pixkat gehiagorekin partidua irabazi ahal izango zukeen, baina hala eta guztiz ere zoriondu beharra dago modalitate honetan debutatuz jokatu duen txapelketa onagatik.

Hauez gain, txapelketa honetako beste 2 partidu ere jokatu dira:

Eskuz nagusiak 2. maila:
Ioritz San Sebastian 40 Mundarro 29
Unai Alvarez 40 Loiolatarra NP

GAINERAKO EMAITZAK:

Eskuz alebinak :
G.Arizmendi - Insausti 13 Oiarpe 16
Apaolaza - Ezeiza 2 Oiarpe 16
Rekondo - Insausti 15 Urnieta 16

Eskuz infantilak :
Intza 18 E.Arizmendi - Urruzola 12

Eskuz kadeteak :
Cisneros - Rodriguez 22 Intxurre 17

Eskuz jubenilak :
Altuna hermanos 22 Antigua 14

Eskuz nagusiak :
Etxenike - Zurutuza 22 Azkoitia 17

jueves, 19 de enero de 2012

Urtarrilak 20-22 asteburuko partiduak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA : Hernani K.E-ko 3 bikotek jokatuko dute larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan Azkoitiko frontoian txapelketa ofizial honen finala (denboraldiko 2. txapelketa garrantzitsuena).
Jubenil mailan 4 pilotari hernaniarrek parte hartuko dute, Amaia Irazustabarrena - Maider Huizi, Eli Pagola - Ariane Arrieta bikotearen aurka. Faboritorik ez dagoen partidu parekatua espero da.
Nagusi mailan Goiatz Manzisidor - Maider Semper bikoteak Anoetako Suberri klubeko bikotea izango du aurkari, Gipuzkoako txapelketan jokatutako final berdina izango da eta orduan bezala Suberrikoak faborito izango dira.

Partidu hauez gainera, txapelketa honetako sailkapen faseko beste 2 partidu jokatuko dira:



GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Hernani K.E-ko 2 pilotarik jokatuko dute larubatean 15:00tan Donostiko Gaska trinketean txapelketa honetako jubenil mailako finalerdia.
1. partiduan Aritz Murgiondo arituko da Urnietako Loitegi-ren aurka, partidu zaila aurrikusten da Murgiondorentzako, Loitegi baita gaur egun kategoria honetako pilotari hoberena eta faborito izango da.
2. partiduan Jon Leonet-ek Urnietako Lizaso-ren aurka jokatuko du. Partidu oso berdindua espero da, Leonet modalitate hau oso ondo jokatzen ari da, nahiz eta beretzako berria izan, eta sakearekin asmatu ezkero finalera sartu daiteke.

Aipatutakoez gain, txapelketa honetako fase finaleko beste 2 partidu hauek ere jokatuko dira:




GAINERAKO PARTIDUAK :