domingo, 27 de noviembre de 2011

Azaroak 25-27 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Oiarpe 1 Manex Noble 2
Iker Loiarte 2 Usurbil 1
Mano juveniles : Urkizu - Etxegoien 22 Aurrera Saiaz 15
Leonet - Altuna 9 Añorga 22
Altuna - Lujanbio II 22 Antigua 18
Eskuz nagusiak : Arrieta - Gorrotxategi 22 Ilunpe 11
Palaz jubenilak : Pagola - Huizi 30 Intxurre 11

Jardunaldi borobila hernaniko pilotariena probintzi mailako txapelketa honetan, 6 garaipen eta porrot bakarrarekin emaitza onak lortu diren asteburu baten ondoren.

Emaitza garrantzitsuena Ioritz Arrieta - Aitor Gorrotxategi nagusiek lortu dute Gipuzkoako txapeldun geratu direlarik 22-11 Larrañaga - Uzkudun bikote azpeitiarrari gaina hartuta. Hernaniarrek hasieratik partidua ederki hautsi dute 8-1 markagailuan lorturik, eta hortik aurrera, nahiz eta euren aurkarien erreakzioa topatu, abantaila mantentzea lortu eta partida amaieran oraindik gehiago handitu dute. Arrietak sakeari ematen dion indarra eta abiadura izan dira partidaren oreka hautsi izanaren arrazoi nagusiak. Aitor Gorrotxategi seguru baten laguntza izan duelarik, biek ere txapela lortu dute txapelketa maila oso onean jokatuz.

Goraipatzekoa baita ere Altuna - Lujanbio II jubenilek eta Pagola - Huizi palako neskek lortutako garaipenak, bi bikoteak finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.

Azkenik Noble II eta Loiarte infantilen garaipenak aipatzea ere garrantzitsu. 2 pilotariak eskuz banakako fase finala jokatzen ari dira, biak ere garaipenak lortuz eta adin hauetan garrantzitsuena, pilotara jokatzen ikasiz.

Arrieta eta Gorrotxategiren garaipeneko argazki batzuk, ZORIONAK!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario