.C. D.Hernaniko pilotarien jardunaldi ona Gipuzkoako Txapelketan, zentzu
guztietan, 6 partida irabazi eta 4 galdu dituzte eta gainera ia partida
garrantzitsuenetan 22. tantora iritsi gara.
Emaitza onenak Ojuel-Lizeaga, Urkizu-Labaka eta Salaberria-Ortiz de Urbina
seniorrek lortu dute, hiru bikoteek euren helburuak lortzeko aukerak dituzte.
Iturbe-Urdangarin kadeteen eta Apaolaza-Insausti II jubenilen garaipenak ere
garrantzitsuak dira, lehenengoek txapelketa probintziala galdu gabe jarraitzen
dute eta bigarrenek azken fasea jokatzeko sailkatzeko aukerekin jarraitzen
dute.
Emaitza txarrena Arizmendi-Altuna seniorren eskutik etorri zen, Elgoibarren
erraz galdu zuten euren eskuen egoera txarraren ondorioz eta azken fasea
jokatzeko txartela zailtzen ari dira, aukerekin jarraitzen duten arren.
Deskarga-Urdanpilleta kadeteen eta Uitzi-Etxarri jubenilen porrotak ere
negatiboak izan dira, bi bikoteek beste porrot bat izan dute eta ia aukerarik
gabe geratu dira azken fasea jokatzeko, baina hala eta guztiz ere azpimarratzekoa
da gazteek maila honetako bikote onenaren aurka jokatu zuten partida handia,
22-18 galdu zuten Lizeaga anaien aurka eta ezustekoa emateko zorian egon ziren
TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021 |
|||
IRAILAK 27 |
FRONTOIA |
EGUNA |
ORDUA |
Ilunpe 22 Deskarga – Urdanpilleta 4 |
azpeitia |
ostirala |
18,30 |
Soraluze 7 Iturbe – Urdangarin 22 |
soraluze |
igandea |
11,00 |
Mundarro (Arabaolaza) 22 Aloña Mendi 17 |
astigarraga |
ostirala |
19,00 |
JUBENILAK |
|||
Mundarro 22 Uitzi –Etxarri 18 |
astigarraga |
ostirala |
19,30 |
Apaolaza-Insausti II 22 Intxurre 10 |
hernani |
ostirala |
20,30 |
Arluziaga – Laboa 9 Murumendi 22 |
hernani |
ostirala |
20,00 |
NAGUSIAK |
|||
Ojuel – Lizeaga 22 Intxurre 19 |
hernani |
larunbata |
17,00 |
Urkizu – Labaka 22 Añorga 15 |
hernani |
larunbata |
16,30 |
Tolosa 14 Salaberria – Ortiz de Urbina 22 |
tolosa |
larunbata |
11,30 |
Lagunak 22 Arizmendi – Altuna 7 |
elgoibar |
larunbata |
11,00 |