GIPUZKOAKO TXAPELKETA :
Eskuz banaka alebinak : Beñat Garmendia - Intza (1-2)
Manex Noble - Jagoba Erdozia (2-0)
Eskuz banaka infantilak : Iker Loiarte - Antigua (2-0)
Oiarpe - Xabat Pagola (2-0)
Suharri Rodriguez - Añorga (2-1)
Zumaia - Ekaitz Cisneros (2-1)
Eskuz binaka jubenilak : Leonet - Garcia / Aurrera Saiaz (17-22)
Leonet - Garcia jubenilek ezin izan zuten Aurrera Saiaz-en aurka jokaturiko finala atera. Galdu izan arren bikote hernaniarrak itxura ona eman zuten, 17-19 arte partidua berdindurik mantenduz eta aurkari zail batzuei urduri ipiniz.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :
Eskuz banaka kadeteak : Urnieta - Hodei Noble (30-14)
Oiarpe - Egoitz Altuna (30-14)
Eskuz banaka jubenilak : Aritz Murgiondo - Antigua (35-2)
Jon Etxegoien - Antigua (35-17)
Eskuz banaka nagusiak : Behar Zana - Eñaut Esnaola (32-40)
Mikel Zurutuza - Mundarro (40-25)
Txapelketa probintzialeko hasiera ona gure pilotariena lehen jardunaldian. Kadeteen esperientzi falta nabarmendu zen euren bi porrotekin, jubenilek ordea txapela lortzeko aukerak dituztela erakutsi dute bi partiduak irabaziz. Lehen mailako nagusietan Eñaut Esnaola oso ondo hasi zen Arruti bezalako aurkari bati irabaziz, eta poz handiena Mikel Zurutuza-ren garaipenak eman digu 2. mailan Mikel Arrieta Astigarragako pilotariari gaina nahiko eroso eta ondo jokatuta hartuz
DIARIO VASCO TXAPELKETA : Larunbatean Urretxun, Aitor Gorrotxategi eta Yoldi bikoteak txapelketako finalerdia irabazi zuen 22-13 emaitzarekin Garralda - Zabaleta bikotearen aurka. Era honetan Gorrotxategi txapelketa ospetsu eta izen oneko honetan sartzen den lehen pilotari Hernaniarra bilakatu da. Partida oso gogorra izan zen, bertan 700 pilotakada baino gehiago eman ziren eta Aitor izan zen aipagarriena, Yoldi partidu-irabazlearen laguntzaz Zabaletaren domeinua ederki eutsiz hau aspertzea lortu arte. Partidu oso zaila irabazi zuten.
HERNANIKO 4terdiko TXAPELKETA :
Eskuz banaka kadeteak : Suharri Rodriguez - Xabat Pagola (18-14)
Ekaitz Cisneros - Iker Loiarte (18-13)
Eskuz banaka jubenilak : Eneko Lujanbio - Julen Etxenike (22-13)
Aritz Murgiondo - Iñigo Urkizu (22-16)
Eskuz banaka nagusiak : Iñaki Esnal - Ioritz San Sebastian (22-8)
Ioritz Arrieta - Eneko Aizpitarte (22-12)
Final laurdenetako lehen jardunaldian ez da sorpresarik egon eta faborito ziren guztiek era nahiko erosoan gainditu dute euren kanporaketa, Esnal pilotari nagusia ematen ari den itxura ona aipatzekoa delarik.